»Nortzuk gara

Nortzuk gara

Nortzuk gara

 

 

Xaloa Telebista Baztan-

Bertizarana Malerrekan

 

1997an Xaloa Telebistak Baztan-Bertizarana-Malerrekan hasi zuen bere ibilbidea, irabazi asmorik gabeko elkarte bezala.

Sorreratik, helburu nagusi batek bultzatu du gure jarduna: euskarazko telebistaren zerbitzu hurbila eskeintzea gure ikusleei.

Gure programazioaren barruan: albistegiak, kirol saioak, elkarrizketak, erreportaiak... izaten ditugu.

Xaloa Telebista, Tokiko euskarazko Telebisten sarearen barne dago. Horrela, Euskal Herriko bertze hainbat tokietara zabaltzen dira gure saioak, eta bertze telebistetan ekoitzitako saioak gurean emititzen ditugu.

 

 

 

Xaloa Telebista, Iruñerriko euskarazko herri

telebista

 

Nafarroako Gobernuak 2013an LTD kanalen esleipena egin zuenean, gure proiektua garatu eta euskararen normalizazioan laguntzeko jauzi kualitatiboa egiteko aukera ikusi genuen.

Lizentzia lortu izana albiste pozgarria izan da; euskal kulturari erakusleiho bat irekitzeko aukera ematen baitio, ikus-entzunezko edukiak euskaraz  kontsumitzeko erraztasuna eskainiz.

Gure helburu nagusia, gizarteari zerbitzu publiko bat ematea da. Batez ere, beste modu batean telebistan inoiz agertu ez liratekeen ekintza sozial edo kulturalak eta kirol aktibitateak erakustea.  Horrela, irakaskuntza zentruek, bizilagun elkarteek, kultur erakundeek, kirol ekitaldiek, hasi berri diren musika talde eta artistek gurean lekua dute.

38. kanaletik emititzen ari gara. Lehen kanal honetatik, Popular TV ematen zen. Nafarroako Antenisten Elkartearen aburuz, Iruñerriko etxeen 90%-ean dago instalaturik kanala.

Programazio guztia euskaraz egiten dugu eta 300.000 biztanletik gora duen eremu batera zuzentzen gara, Iruñea eta auzoetara, eta Iruñerria osatzen duten udalerrietara.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Xaloa Telebista. Iruñerria. Baztan-Bertizarana-Malerrekako Zure Telebista